XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

[137] Lehen hasiaurrekoa, kondaira da.

Hemen zera izango da, nola Kristok guziei dei egiten dien eta denak bere banderapean nahi dituen, eta Luziferrek, alderantzian, berarenpean.

[138] 2. hasiaurrekoa, konposizioa tokia ikusiz.

Hemen zera izango da, Jerusalen lurralde guzi hartan kanpazelai haundi bat ikusi, eta han on guzien buruzagi gorena Kristo gure Jauna dela; beste kanpazelai bat Babilonia lurraldean, eta han etsaien kaudiloa Luzifer dela.

[139] 3. hasiaurrekoa, iritsi nahi dudana eskatu, eta hemen zera izango da, kaudilo gaiztoaren amarruak ezagu ditzadala, eta haietatik nere burua zaintzeko laguntza eskatu, eta kapitan goren eta egiak erakusten duen bizitza egia ezagu dezadala eta haren antzera egiteko grazia.

[140] Lehen puntua zera da, Babiloniako kanpa-zelai haundi hartan etsai guzien kaudiloa itxura izugarri eta ikaragarrian, su eta ke aulki haundian (12) Haundia lerro gainean erantsia. Nork erantsi? Probabile Broetek. Hori dio C. Dalmases-ek. Ejercicios Espirituales, Sal Terrae, 99. or. eseriko balitz bezala iruditu.

[141] 2. puntua, nola kontaezin deabruei dei egiten dien kontsideratu, eta nola batzuk hiri honetan, besteak hiri hartan, eta horrela mundu guzian zabaltzen dituen, probintzia, leku, estadu eta pertsonarik utzi gabe.

[142] 3 puntua, egiten dien hitzaldia kontsideratu, eta zer aholkatzen dien sare eta kateak botatzeko.

Lehenbizi aberaski-gosez zirikatu behar dutela ut in pluribus ohi duenez(13) Ertzean Inaziok erantsitakoa., munduko ohore hutsalera errazago etor daitezen, eta gero harrokeria haundira.

Hala, lehen maila aberaskiak daitezela; bigarrena, ohorea; hirugarrena, harrokeria, eta hiru maila hauetatik beste bizio guzietara eragiten du.

[143] Hala, alderantzira iruditu behar da kapitain goren eta egia Kristo gure Jauna.

[144] Lehen puntua zera da, Kristo gure Jauna, Jerusalen lurralde hartako kanpa-zelai haundi batean, leku apalean (14), eder eta maitagarri jartzen dela kontsideratu.

(14) Autografoak leku apalean esan ondoren komarik jartzen ez badu ere, guk ondoren koma jarri dugu, eta, eder eta maitagarri Jesustzat esan, ez lekuaz, testuaren analisiak hala eskatzen duela uste bai dugu.